El Nus de Pedra (Harri Korapiloa) Kataluniako landa etxe edo masia eder bat da, 1622koa. Llémena bailararen bihotzean dago, zelai, baso, sumendi eta abarrez inguraturik, natura eremu paregabean. Era berean, gure instalazioak era askotako jarduerak antolatu eta gauzatu nahi dituztenen esku uzten ditugu: ekitaldiak, biltzarrak eta topaketak; eta bestetik, gizarte gertaerak, jaunartzeak, bataioak...
Masiaren antzinako lastategiak egokitu egin ditugu, landa apartamentu bereizietan ostatu hartu ahal dezazuen. Denak ere ezin hobeto hornituta eta apainduta daude, inguruko jatorrizko eraikinen ezaugarriei eutsiz.
Landa etxea kokaleku ezin hobean dagoenez, gurera datozenek bermatuta daukate giro lasaia, betiere naturaren eta paisaiaren ikuspegitik oso interesgarria den eremu batean, Girona hiritik, Barcelona, Pirinioetatik eta Costa Bravatik oso hurbil. Gainera, egonaldia primeran pasatzeko aukera zabala dago: hipika eta zaldiz ibiltzea, golfa, BTTko ibilbideak, enoturismoa, mendi ibilaldiak, globoan hegan egitea, jausgailuekin jauzi egitea, eta abar.

Mas Roca 17152 Llorà (Girona) Spain · Tel.(+34) 972 443 170 · Mòb.(+34) 609 458 710 · Fax. (+34) 972 443 100