Hainbat gune eskaintzen ditugu, edozein jarduera mota antolatzeko aproposak direnak, ingurune paregabean dagoen XVI. mendeko landa etxe honetan. El Nus de Pedra multzo arkitektonikoa Llémena bailararen bihotzean dago (Gironès eskualdea), leku ezin hobean. Girona hiritik 20 minutura, gure etxaldeko esparruak jartzen ditugu zuen esku, ingurune paregabe eta lasai batean, naturaren zein paisaiaren ikuspegitik aparta den lekuan.
Gure jantokiak 35/40 lagunentzako edukiera du. Horrez gain, otorduak eta bestelako edozein ekitaldi antola ditzakegu kanpoaldean: masiako larrainean, esparru zabal batean, bailararen eta Lloràko Sant Pere eliza erromanikoaren ikuspegiez gozatuz, edota igerilekuaren inguruko berdegune oparoan.
Nahi duzun ekitaldia antolatuko dugu, zeharo zure gogara, xehetasun guztiak aintzat hartuta (loreak, apaindura, musika, apaintzeko osagarriak), eta nahi duzun menua prestatu eta zerbitzatzeaz arduratuko gara.
Menuetan aukera zabala dugu, mota eta salneurri guztietakoak.
Ekitaldiak antolatzeko kanpoko zein barruko guneez gain, 25 laguni ostatu emateko tokia dugu gure landa apartamentuetan.
Gurean ekitaldiak, ezkontzak, bataioak, enpresa bilerak eta beste antolatzearekin batera, El Nus de Pedra masian ostatu hartzeko aukera ematen dugu. Gure landa apartamentuak erabat hornituta eta apainduta daude, eskualdeko jatorrizko eraikinen ezaugarriei eutsiz.
Halaber, natura eta aisialdiari lotutako ekintzak antola ditzakegu, zuen gonbidatuei denbora pasatzeko jarduerak eskaintzekotan bazabiltzate.

Mas Roca 17152 Llorà (Girona) Spain · Tel.(+34) 972 443 170 · Mòb.(+34) 609 458 710 · Fax. (+34) 972 443 100