El Nus de Pedra etxeak ostatu ematen du landa turismoko apartamentuetan, Gironatik, Pirinioetatik eta Costa Bravatik hurbil Turismoko erregistro zenbakia: EG-00377
Apartamentu guztiak honako guztiez hornituta daude: berogailua, aire girotua, telebista, ile lehorgailua, bitrozeramikadun sukaldea, hozkailua, mikrouhin labea, xigorgailua, kafegailua eta zukugailua; era berean, sukaldean aritzeko tresna guztiak dituzte, hala nola: paella ontziak, zartaginak, platerak, edalontziak, mahai tresnak, mahai zapiak… Oheko zein bainurako arropa ere barne dago, igerilekurako oihalak izan ezik. Bezeroek eskura dituzte garbigailua eta lisaburdina. Esparru osoak haririk gabeko Internet zerbitzua ematen du (wi-fi), dohainik. Apartamentu guztiek altzariz hornitutako terraza dute.
Apartamentuak etortzeko eguneko 16:00etatik aurrera bete daitezke, eta joateko eguneko 11:00ak baino lehen hustu behar dira. Gosaria aukerakoa da eta apartamentuan zerbitzatzen da, 09:00 eta 10:00 artean. 300 metro baino gutxiagora jatetxe bat dago, bertako sukaldaritza merkea eskaintzen duena.